Bilboko goiko auzoetako auzokideek garraioen konexino eskasa salatzeko manifestazinoa

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia 2021ko mar. 25a, 13:50

Hasarre eta kezkatuta dagoz Altamira, Mintegitxueta, Kobeta eta Mazustegiko herritar ugari. Bilbobuseko zerbitzua udan murriztu egin eben, urtero lez, baina irailean ez eben berreskuratu aurreko zerbitzua. Jon Garcia Altamirako auzokideen alkarteko kideagaz berba egin dogu gaur.  Altamirara bi linea dagoz, baina Kobeta eta Mazustegira esaterako bat baino ez. Udal arduradunakaz izan dabez batzarrak, eta Alfonso Gil mugikortasun zinegotziak berba onak daukazan arren, arazoa ez ei dau konpontzen. Bizi daben egoerea salatzeko, eta zerbitzua berreskuratzeko zapatuan arratsaldeko bost terdietan manifestazinoa egingo dabe, Basurtun hasi eta La Casillan amaituko da. 

Osorik irakurri