2021ak KORRIKA urtea izan behar eban baina pandemiak euskerearen aldeko lasterketa koloretsua be aurretik eroan dau. AEKtik azaldu deuskuenez egoereari aurre egiteko finantza erakundeetan mailegu bat eskatu behar izan dabe. AEK-ko artezkaritza kontseiluko Iñaki Urkijo alkarrizketatu dogu gaur "Goizeko Izarretan".
Matrikulazinoen kopurua hasieran uste ebena baino gitxiago jaitsi dala esan deusku Urkijok. Ikasgeletan segurtasun neurriak mantentzeko gehienezko edukierea txikitu behar izan dabe eta honen ondorioz gelako ikaslge gitxiago daukiez. Euskaltegi batzutan hori dala eta itxaron zerrendak daukiezala esan dau AEK-ko ordezkariak.
Domekan AEK-k 80 ekitaldi baino gehiago egingo dauz, aurten be euskerearen lekukoa kalean egon daiten. Ekitaldiak eguerdiko hamabietan hasiko dira, eta ordu erdikoak izango dira, osasun neurrietara egokituta. “Bultza euskaltegiak, Bultza euskara” izeneko dinamikearen barruan antolatu dabez, aurten be euskalduntze mugimenduaren garrantzia plazaratzeko. AEKren mezua irakurteaz gain, giroa berotzeko, bi abesti entzungo dira herri guztietan. Batetik, Euskal Herrian Euskaraz abesti ezaguna eta bestetik, egun horretarako sortu dan “Lekukoa mingaina” bertso-rapa. Gainera herriaren arabera, beste mota bateko ekintzak be izango dira. Besteak beste, bertsolariak edo musikariak.