Mendexan astegoien honetan horretarako ikastaroa eratu dabe. Dantza bertikalaren Euskal Herriko lehenengo alkartea sortu dabe eta alkarte horretako kidea dan Naia Negredok dantza bertikalaren helburuez eta kontzeptuez berba egin deusku. Negredoren berbetan dantza bertikalak dantzatik eta akrobaziatik badauka eta horma bat eta prestaketa fisiko on bat ezinbestekoak dira. Naia Negredo "Goizeko Izarretan" saioan alkarrizketatu dogu asteon.