Aretxabaletak jokatuko dau Urrutikoetxeagaz

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia 2021ko mar. 26a, 16:30

Andoni Aretxabaletak Ander Imazen lekua hartuko dau, gaur, Urretxun. Urrutikoetxeagaz jokatuko dau Elezkano eta Zabaletaren aurka. Partidu gatxa daukie Baikokoek, baina ez da hil ala bizkoa eurentzat. Izan be, azken jardunaldian Ezkurdia eta Ladis izango ditue aurkari. Promozinoko txapelketan, sailkatuak sailkatuta dagoz. Azken bi jardunaldietan lehen eta bigarren tokia baino ez dira erabagiko. Zubizarretak eta Uriondok oso gatx daukie bigarren tokia lortzea. Endika Uriondogaz egin dogu berba, eta dino, neurri baten, hurrengo fasera begira dagozala.

Osorik irakurri