Bere burua adoptautzat eukan Marian Zubiagaz berba egin dogu. Marianek 47 urte daukaz eta 11 urte ebazala adoptaua zala esan eutsenetik zalantzak euki dauz. Norberak bere identidadeaz eta bere jatorriaz informazinoa eukiteko eskubidea izan ebhar dauela esan deusku.
Euskadi ume lapurtuen gaian salaketarik gehien batu dauzen estaduko bigarren autonomia erkidegoa da. Amnistia Internacionalek 2011tik Estaduko Fiskaltza Nagusiak ume lapurtuen auzian hasitako ikerketak zenbatu dauz. Aurkeztutako salaketa bakotxak ikerketa bat eragiten dau eta azken hamarkadan Eskadin gai honegaz lotuta 338 diligentzia zabaldu dira. Andaluzian ikertu da kasurik gehien (550 guztira) eta Euskadi bigarren postuan dago.