Urretxuko konpositore eta akordeoilariak bere hainbat kantuen bertsino biluziak batu dauz `Fragilissimo´ diskoan. Mundu guztian gehien interpretetan diran bere konposizinoak bildu dauz, bersinorik intimistenean. Bakarrik grabau dau lana, akordeoiagaz bakarrik. Urretxuarragaz berbetan egon gara `Beste Bat´ irratsaioan eta aurrertu deuskunez hainbat proiektu daukaz esku artean.