Azken egunotan emoteko iragarrita egozan Astrazenecaren 27 mila dosiak gainditu dira, 29 mila baino gehiago emon dauz Osakidetzak. Era berean urtarrilean 65 urte bete dabezan pertsona batzuk txertatzen hasi dira eta adin tarte hortatik behera jarraituko dabe.
Euskadin aste honetarako baieztatuta daukan txertoen kopurua 38 milakoa da. Horixe esan deusku Gotzone Sagardui osasun sailburuak. Atzo Carolina Darias Osasun ministreak iragarritako Phyzer eta Modernaren milioi bat dosien kopurutik Euskadira zenbat ailegauko diran oraindik ez dakiela zehaztu deusku. Hori bai, txertoak heldu ahala emongo dirala. Apirilean bai, asteroko kopurua bikoiztu egingo dala iragarri dau Sagarduik. Iragarritako txerto guztiak heltzen badira udarako Euskadiko biztanleriaren %70 txertatuta egongo da.
Taberna eta jatetxeetako barrualdeetan hartutako azken erabagien kontra ostalariek iragarri dabe dagoeneko epaitegietara joko dabela. Horretarako eskubide osoa daukela esan deusku Gotzone Sagardui osasun sailburuak baian era berean jarrera horrek kezkea sortzen deutsola.
Mogikortasunagaz lotutako azken aldaketei buruz galdetuta Osasun sailburuak adierazo deusku gatxa dala denboran iraunkorragoak izan daitekezan neurriak hartzea pandemiaren joerea ia egunero berbegiratu behar dabelako.