Jagoba Arrasate, Osasunako entrenatzaileak, partidu gogorra eta lehiatua iragarten dau kopako finalerako. Berriatuarraren ustez, final historikoa izango da datorren zapatuan Athleticek eta Realak jokatuko dabena eta talde sendo bi lehiatuko dira bedartzan. Zalerik ez egotea estadioan pena handia dala dino eta ez dau faborito garbirik ikusten.