Azkue Fundazioak eta Bizkaiko Foru Aldundiko Euskera, Kultura eta Kirol sailak lankidetzan, Bziber lehiaketea antolatu dabe hirugarrenez. Aste Santuko oporraldia aprobetxatuz, apirilaren 12ra bitartean, Edurne Azkarate aktoreak lau erronka botako deutsez parte hartzaileei Tik Tok sarean egiteko. Lehiaketea 11 eta 16 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago. Aurton, nobedade lez, Euskal Herri soko gazteek parte hartu leikie.