Jon Redondo (EJ): "Gibraltarrek eta Kosovok egin eben moduan ofizialtasunaren bidean pausoak emoten jarraitu behar dogu"

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia 2021ko api. 6a, 00:00

Itzuliaren bigarren etapea gaur eta gaurkoan be Jaurlaritzatik txirrindularitza zaleei bide bazterrean ez pilotzeko eta lasterketea etxetik jarraitzeko eskatu deutse. 

Kirol jarduerak mugatu izan dira pandemia sasoian, eta orain be gorrian sartzen diran udalerrietan murrizketa batzuk ezarriko dira: lauko taldeak gehienez, kirol profesional edo federaua ez danean eta bestelako batzuk. Jon Redondok esan deusku osasuna zaintzeko neurriak dirala eta bete beharrekoak. 

Gaur jarduera fisikoaren nazinoarteko egun honetan, kirol jarduera egitearen garrantzia nabarmendu deusku EJko Kirol zuzendariak. Redondoren berbetan nahiko bizitza sedentarioa daukagu orokorrean eta jarduera fisikoa egitea komeni da. Pandemia garai honetan gehiago ahal dala.  Euskal selekzinoen ofizialtasunaz, soka-tiraren munduko txapelketaz edota Bilbon hasiko dan 2023ko Frantziako Tourraz be berba egin dogu Jon Redondogaz. 

 

Osorik irakurri