Euskal Herriko Unibertsitatean nahiko ondo daroe pandemiak eragindako egoerea. Izan dira gorabeherak, hasieran batez be, baina gaur egun neurriak beteta nahiko normaltasun handiz dabilz. Gorka Morenok EHUko Bizkaiko kanpuseko errektordeordeak azaldu deusku azken hiruhileko honetan sentsazino onakaz dabilzala.
Unibersidade publikoan gaur egun 4.400 irakasle inguru dabilz alnean. Horreen ia erdiak, %45ak, ez dauka kontratu finkorik. Horren errua erreposizino tasarena dala esan dau Gorka Morenok eta erabagi hori Espainiako gobernuaren esku dagoala. Jubilau diran 10 irakasletik lan kontratu finko bakarra sortu dala adierazo dau errektoreordeak eta horrek tapoi izugarria sortu dauela gaineratu. Tapoi horri erantzun azkarra emotea gatxa dala esan dau baina horretan dabilzala.
Basurtun eregiko dan fakultade barrian medikuntza eta erizaintzako graduak eskainiko dira eta aldamenean dagoan ingeniertitza fakltadeagaz kolaborazinoa be landu gura dala aurreratu dau Morenok berbarako etorkizunean sortuko litzateken ingenieritza biomedikoaren graduan.
Esperientzia Geletan dabilzan ikasle nagusiei jagokenean pandemiaren ondorioz aurrez-aurreko klaseetara ikasleen herena doala azaldu dau Morenok eta kolektibo zaurgarri baten aurrean gagozala gogoratu dau.