Igazko derrigorrezko etenaldiaren ostean, dagoeneko prest dago VIII.edizinoa. Bihar hasi eta maiatzaren 2ra bitartean, lau astegoienetan, hamasei pieza labur ikusteko erea egongo da. Astegoienero, lau obra desbardin eszenatoki bitan, Pabellon 6-en eta Gazte Konpainiaren egoitzan. Asteburu honetan `Edipo Rey de Deusto´, `3, 2, 1 Cambio´, `La otra realidad´ eta `Nor ostia zara zu?´ obrak ikusi ahal izango dira. Ainhoa Etxebarria eta Iratxe Urkiaga aktoreen eskutik ezagutu doguz `Edipo Rey de Deusto´ eta `Nor ostia zara zu?´ antzezlanak.