Une honetan egoera epidemiologikoaren bilakaerea txarra izan arren segurtasun neurriak gordeta langileen aldarrikapenak kalera aterateko momentua dala esan deusku ESK sindikatuko ordezkariak. Langile ugarik bizitako eskubideen urraketek maiatzaren 1ean manifestaiznoan urtetako beharra isladatzen dabe ESKren eretxian.
Txertaketa kanpainaren inguruan ESK-k Osasun sailari inprosibazinoagaz jokatzea leporatu deutso. Lehen Hezkuntza, DBH eta Batixlergoko irakasleak txertatu diran moduan Euskaltegietako irakasleak txertatu beharko litzatekezala gainertau dau Igor Merak.
Europako Funtsakaitik galdetuta Merak azaldu dau funtsen dirua oraindik ez dala onartu Europan. ESK-k esan dau funtsen eztabaida politikorako prest dagoala baina bere ideologian funts honeen helburuak guztiz errefusatzea dagoala. Meraren eretxian ezer baino lehen eta lehentasunez erreforma fiskal bat abiatu behar da.