Pazko Astean Bizkaiko landetxeetako okupazinoa aurreko urteetan baino altuagoa izan da

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia 2021ko api. 9a, 13:10

Bizkaiko lurraldean Aste Santuko oporraldien bigarren aste honetan landetxeetako okupazinoa %35ekoa izango da (orain dala bi urtekoa baino handiagoa). Idoia Ezkurdia Nekaturreko koordinatzailea euki dogu gaur "Goizeko Izarretan" irratsaioan, Aste Santuko lehen astean, Euskadin, okupazinoa %88koa izan zala gogoratu deusku. Hori bai, pandemiaren bilakaerak kezkatzen dauela gaineratu dau Ezkurdiak izan be gero eta herri gehiago eremu gorrira sartzen dabilz eta epe laburrean landetxetako jaubeek etorkizuna ilun ikusten dabe.   

Osorik irakurri