Marcelino Garcia Toralek albiste onak jaso ebazan azken entrenamenduan. Izan be. Yuri Berchiche eta Yeray Alvarez taldekideekaz batera entrenatu ziran, aurreko egun bietan lan berezia egin ostean. Jokalari biak lesionatu egin ziran Realaren aurkako partiduan Anoetan eta zelaia itxi egin behar izan eben. Lesinoak, baina, uste baino arinagoak izan dira. Ezusterik ezean, Yeray eta Yuri Berchiche prest egongo dira Bartzelonaren aurka jokatzeko zapatuan kopako finalean. Aitor Elizegi, Athleticeko presidentearen berbak eta Mikel Balenziagaren adierazpenak entzun doguz Jokoan saioan.