Iñaki Goiogana: "Bigarren Errepublikak haize freskoa eta argia ekarri ebazan"

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia 2021ko api. 14a, 13:40

Errepublikea aldarrikatu zala 90 urte beteten dira gaur eta administrazino eredu horrek gurean eragin ebanaz galdetu deutsagu SAFeko historialaria dan Iñaki Goioganari. Hezkuntza kontuetan estaduan egoan analfabetismo handiagaz amaitu ebala esan deusku eta maisuen eta andereñoen irudia indartu ebala. Lan kontuetan be beharginek euren lan eskubideak hobetu ebezala azaldu deusku.

Bestalde Iñaki Goioganak Euskal Herrian egozan sasoiko alderdi politikoek errepublika horren etorrerea zelan hartu eben azaldu deusku. Abertzaleen, sozialisten, karlisten edo eskumako alderdien jarrerea zein izan zan zehaztu dau gaur "Goizeko Izarretan" saioan historialari lekeitiarrak. 

Osorik irakurri