Elias Unzueta (Petronor): "Hidrogeno berdearen aldeko apostu garbia egingo dogu"

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia 2021ko api. 15a, 13:40

2026ra bitartean Hidrogenoaren Euskal Korridorean 1.300 milioi euro inbertitzea aurreikusi dabe. Petronor-Repsol da proiektuaren sustatzaile handienetarikoa baina 78 erakunde publiko eta pribaduk bat egin dabe makroproiektu honetan. Hidrogenoaren inguruan ekosistema bat sortzea da helburua Hidrogenoaren Foro Sektorialeko burua dan Elias Unzuetaren arabera.

Hidrogeno berdearen, urdinaren eta grisaren arteko aldeaz berba egin deusku. Mota ezbardineko enpresak batuko dira korridore honetan. Hidrogenoa zelan biltegiratu eta garraiatu daiteken be kontau deusku "Goizeko Izarretan" saioan eduki dogun konbidauak.   

Osorik irakurri