Usansolo Herria plataformak desanexinoan aurrera pausoak emoteko eskaera hau egin dau. Bizkaiak 2.500 biztanletik gorako entidadeen desanexinoak baimentzen dauz eta Espainiak 5.000 eskatzen dauz. Arazoei aurre hartu nahi deutse, eta badaezpada erroldatzeko deia egin dabe. Monica Mena Usansolo Herri plataformako kidea "Goizeko Izarretan" saioan eduki dogu asteon. Orain 40 urte hasi eben prozesua, eta datorren urterako desanexinoa errealidadea izatea itxaroten dabe. Erroldatzeko egin daben deiak oraingoz erantzun ona izan dau.