Asteon hasi eta hilabete osorako egitaraua prestatu dabe Gernikan bonbardaketaren 84. urteurrena gogoratzeko Gernika Memoriaren Lekuko plataformakoek. Alkarrizketa, hitzaldi eta emonaldiak izango dira. Eta nobedadeen artean Jon Rementeria Larruzea musikari gernikarrak sortu dauen abestia “Gernika Bizirik”. Ibon Meñika Gernika Memoriaren Lekuko plataformako kidea. Urteurrenaren egunean, apirilaren 26an, kandelen manifestazinoa berreskuratuko dabe (igaz ez zan egin). Etxeratze aginduak behartuta iluntzeko bederatzi t'erdietan barik, zortziretan egingo dabe.