Aldizkari digital hauetarako propio sortutako websaila da. Umorezko sei atalez osotua, Esti banatzaileak etxez etxe eskari xelebreak eroango dauz eta banaketa bakotxaren atzean, eskaria bezain xelebrea dan egoeragaz egingo dau topo. Hori da abiapuntua. Gaurtik hasita, Ttap eta Zut aldizkari digitalek hamabostero eskainiko dabe `Hau ez da niretzat´ websaila.