Jon Iraola (Eibarko alkatea): "Herrian gehienak ezkertiarrak gara"

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia 2021eko apirilaren 16a

Arinegun 90 urte bete ziran bigarren errepublikea aldarrikatu zanetik eta Eibar izan zan bigarren errepublikea aldarrikatzen estaduko lehen udalerria. Goizeko 06:00etan egindako osoko bilkura baten aldarrikatu ebela kontau deusku Jon Iraolak gaur egungo Eibarko alkateak. 
2001ean Eibarko Udalak erabagi eban 5 urtean behin egitarau berezia egita errepublikearen aldarrikapena ospatzeko. Aurten 90.urteurrena beteten danez, erakusketa bat, bisita gidatuak, kontzertuak eta antzerki lanak antolatu dabez, baita hitzaldiak be.

Osorik irakurri