Alarma egoerea ez luzatzeko asmoa berretsi dau Pedro Sanchezek. Eta erabagi hori Madrilgo hauteskundeakaitik baldintzatuta ikusten dau Eusko Alderdi Jeltzaleak. Madrilgo hauteskundeak maiatzaren 4ean egingo dabez eta 5ean Espainiako gobernuarengandik beste erantzun bat itxaroten dau Josune Gorospe diputadu jeltzaleak. Alarma egoeraren inguruan erabagia hartzeko Espainiako gobernuak alderdi politikoakaz kontsultau beharko leukela uste dau Gorospe diputadu jeltzaleak.
Josune Gorospe alkarrizketatu dogu gaur "Goizeko Izarretan" saioan eta hezkuntza be galdetu deutsagu. Lanbide Heziketako itunpeko zentroak Europar Funtsen banaketarako hartzaile posibleen zerrendatik kendu dauz Espainiako Gobernuak. Gorospek gogoratu dau Euskadin LHko ikasleen ia %50ak zentro kontzertaduetan ikasten dauela eta Espainiako gobernuari eretxiz aldatzek esaktu deutso.
Umeen eta nerabeen kontrako indarkeriaren lege proposamenaren aurka bozkatu eban pasa dan astean EAJk Madrilgo kongresuan diputadu jeltzaleak azaldu deuskunez euskal erakundeen eskumenak urratzen ebazalako.