Mutuen bitartez enpresa askotan txertatu ahalko litzatekela uste dau Garcinuñok baina oraindik horretarako goiz dala adierazo dau. Gogoratu atzo CEOEk Espainiako gobernuagaz enpresetan txertoa txertatu ahal izateko akordua lortu ebala.
Gaur "Goizeko Izarretan" irratsaioan Bizkaiko enpresarien burua eduki dogu. ERTEak ezinbestean luzatu beharko litzatekezala uste dau berak eta azken hiruhilekoan emondako BPGren eta enpleguaren hazkunde txikia datu txarra dala zehaztu dau CEBEKetik datu hobeak itxaroten ebezala gaineratuz.
Pedro Sanchezek maiatzaren 9an alarma egoerea bertan behera izteko erabagia proposamen arraroa dala adierazo dau Garcinuñok
CEBEKeko presidenteak zortzi urte agintean emon ostean lekukoa Carolina Perez de Toledori pasauko deutso. Maiatzaren 10etik aurrera Bizkaiko patronalaren buru izango dan andrazkoaz berba egin deusku Garcinuñok. Urte honeetan sindikatuakaz, alderdi politikoakaz eta administrazinoagaz izandako harremanei buruz be luze eta zabal berba egin deusku Deustuko enpresariak.