Barikuan liburuaren nazinoarteko eguna izango da. Bizkaia Irratian Irakurrieran irratsaioa gidatzen dauen Garazi Albizuak bihar Trapagaranen zientzia fikzinoari eta feminismoari buruzko berbaldia emongo dau eta horretaz berba egin dogu gaur beragaz. Albizuaren berbetan literaturan zientzia-fikzinoak feminismoaren aldarrikapen ugari txertatzeko aukerea emoten dau.
Pandemian zehar liburutegietan eta liburu dendetan eskaera handia izan dabela esan deusku. Irakurtean norberaren diskurtsoa eta ikuspuntua aldatzen dirala adierazo dau Albizuak eta hori mesedegarria dala aitatu dau.