Fermin Labaien (Gurutzetako ZIUetako burua): "Pazienteak gero ta gazteagoak dira eta zoritxarrez ez gara topera heldu"

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia 2021ko api. 21a, 13:38

Euskadiko ospitaleetako ZIUetan koronabirusagaz 158 paziente daukiez gaur egun. Gurutzetako ZIUetako buruak esan deusku oso nekatuta dagozala eta astebeteko epean mota honetako 25 paziente eukitetik 35 eukitera igaro dirala. 

Gurutzetan 200 osasun profesionalen koordinazinoa daroan Labaienen berbetan txarrena olatu batetik bestera dagozan gora-beherak dira eta gizarteari erantzukizunez jokatzeko eskatu deutso. Euskadiko ospitalerik handienean oraindik oheen okupazino handiago bati aurre egiteko gaitasuna daukiela azaldu dau eta baliabide nahiko dabela zehaztu deusku.  

Profesionalak nekatuta dagozala azaldu dau Labaienek eta pazienteen bakardadea dala eta batzutan gogor egiten jakela. Gaixoen senitartekoakaz daben harremanetan asko ikasi dabela zehaztu dau Iturengo medikuak eta bide batez entzuleei animoak emon deutsez. 

Osorik irakurri