Oihana Garmendia (Sortu): "Egungo legediagaz 168 presok kalea zapaldu beharko leukie"

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia 2021ko api. 22a, 14:20

Euskal presoen askatasuna aldarrikatu dabe astegoienean Hego Euskal Herriko uriburuetan. Salbuespen legeria bertan behera izteko eskatu dau beste behin Sortuk. Alderdi politiko honetako kidea dan Oihana Garmendiagaz egin dogu berba gaur "Goizeko Izarretan" irratsaioan. Azken bi urteetan Espainiako eta Frantziako gobernuek aurrera pauso txikiak emon dabezala esan dau eta espetxe politikan aldaketa txiki bat egon dala. Halan da be presoen eskubideak beteteko bide luzea dagoala esan deusku Garmendiak. Sortuk dino 168 presok kalea zapaldu beharko leukiela 

Alderdi batzuk hainbat udaletan presoen hurbileketea eskatzeko adosten dabilzan mozinoez eta preso batzuei egiten jakezan ongi-etorriak txarresteko beste udal batzutan berbatutako mozinoez berba egin dogu Oihana Garmendiagaz.  

 

Osorik irakurri