Arrigorriagako 1.100 leku izen batu dabez liburu baten. Asier Ibarretxek, Malmasingo Lagunak taldeagaz batera ikerketa sakona egin dau eta aurkitutakoaren barri emon deusku. 2010ean hasi ziran izenak topetan foru artxibategian, Bilbon. Hortik beste artxibategi batzutara joan ziran, Valladolid eta Madrilera. Eta orain hiru urte batutako guztiagaz zeozter egitea erabagi eben. Guztira 1.100 toponimo batu dabez, 9 eremutan sailkatuta. Batzuk Arrigorriagakoak, eta beste batzuk elizari atxikituta egozan, Alonsotegi, Bilbo, Basauri eta Ugao eremuetan. Argitalpena euskeraz idatzi dabe, artxibategiko aipuak jatorrizko hizkuntza errespetatuz. Liburua 18 eurotan dago salgai.