Lorenak eta bere senarrak orain dala bi urte Otxandion lursail bat erosi eta 110 ahuntzakaz gaztandegi baten proiektua hasi eben. Euskal Herri mailan produktu honen esplotazino handirik ez dagoanez horretan sakontzea erabagi eben. Ahuntz-esnea eta gaztai freskoa zein ondua merkaturatzen dabe. Inguruko herrietan zuzeneko salmentea egiten dabe eta dagoeneko irabaziak eukiten hasi dirala azaldu deusku Otxauntz-eko Lorena Costasek.