Lan munduan aurrera egiteko emakumezkoek eukiten dabezan muga ikusezin eta gaindiezinei buruz berbaz jardun eben atzo Deustuko Unibersidadeko Paraninfoan hainbat aurpegi ezagunek: Izaskun Landaida (Emakundeko burua), Ainhoa Tirapu (Athleticeko jokalari ohia), Leixuri Arrizabalaga (EAJko legebiltzarkidea), Karmele Gisasola (harrijasotzailea), Itziar Insausti (enologoa) eta Miren Lauzirika (ekintzailea).
Kristalezko sabaiaren kontzeptuan sakondu ostean honek eragindako kalteak aztertu ebezan eta bakotxak bere lekukotasuna emon eban. Ainhoa Tirapuk futbolean bizitako desbardintasunak azaldu eta hondino emakumeen futbolean lanpostu askotan andrazkorik ez dagoala zehaztu eban. Leixuri Arrizabalagak politikagintzan andrazko erreferentea izateak suposatzen dauenaz berba egin eta Legebiltzarreko batzordeen osaketan azken urteetan generoaren aldetik egon dan bilakaeraz berbaz aritu zan.
"Kristalezko sabaien ondorioz euskal gizarteak talentu ugari galdu dauz". "Enpresentzat bardintasuna gestinoaren parte bihurtzeak onurak dakarz". Batutako beste baieztapen batzuk dira honeek.