Gernika-Lumo bonbardau ebenetik 84 urte beteten dira gaur. Hamarkada asko igaro diran arren Bakearen Museoko zuzendaria dan Iratxe Momoitiok adierazo deusku gertatutakoaz gehiago jakiteko ikerketa batzuk zabalik daukiezala eta mundu zabaleko artxibo batzuk bisitau behar dabezala (tartean Errusiako bat).
Bakearen Museora sartzea gaur doakoa izango da eta Instagramen museoak daukan kontuaren bitartez egun osoan zehar museoa ezagutzeko bisita gidatua egin ahalko da. 1937ko bonbardaketan egon ziran babesleku antiereoei buruzko informazinoa be plazaratuko dabe gaur museo honetatik.