Ayusori irabazteko zirrikitua dagoala esan dau Uriartek oraingoan ezkerra batuago dagoala adierazota. Ezkerreko hiru alderdien arteko kooperazino txikiak nabarmendu dau. Ayusori jagokonean PPko hautagaia demokraziaren eta egiaren aurkako pedagogia egiten dabilela esan dau Unidas-Podemoseko diputaduak gaur "Goizeko Izarretan" irratsaioan. PPko ordezkaria Madrilen aznarismoak urteetan desbardina dana deslegitimetako eduki dauen joereari eusten jabilkola gaineratu dau politikari bizkaitarrak.
Uriartek esan dau VOXegaz berba egiteko gitxieneko batzuk errespetau beharko litzatekezala. Diputaduaren berbetan ultraeskuinak mehatxutik haratagoko pausoa emon dau eta orain pertsonak deshumanizau nahian dabil. Iglesiasek edo Marlaskak jasotako eskutitzen harira Roberto Uriartek esan dau egoerea kezkatzeko modukoa dala. John Fitzgerald Kennedy edo Olof Palmen hilketak gogoratu dauz eta zoritxarrez gaur egun agintari publiko bat hiltea oso erraza dala esan dau.