Bizkaiko taldeak nagusi izan dira Espainiako senior mailako batel txapelketan. Emakumezkoetan, Deustuko ontziak irabazi eban finala, Astillero eta Chapelaren aurretik. Gizonezkoean, Santurtzi nagusitu zan Zierbena eta Meiraren aurretik. Irati Perez de Nanclares, Deustuko arraunlariagaz eta Ander Zabala, Santurtziko arraunlariagaz egin dogu berba Jokoan kirol tartean.