Espainiako gobernuak maiatzaren 9an bertan behera itziko dau alarma egoerea eta Jaurlaritzak ez dau uste eritxiz aldatuko dauenik Madrilgo hauteskundeak igaro eta gero. Espainiako gobernuak beste lehentasun bat daukola eta udari begira dagoala esan deusku Bingen Zupiria Jaurlaritzako bozeroaleak gaur "Goizeko Izarretan" irratsaioan. Birusaren indiar aldaerak kezkea eragiten deutsola onartu deusku Zupiriak eta aldaera horren eragina zenbaterainokoa izango dan jakiteko goiz dala esan deusku.
Bestalde Jaurlaritzaren lehentasuna ez da futbol edo saskibaloi zelaietan publikoa sartzea. Zelaietan publikoa sartzeko aukerea aztertzen dabilz espainiar estaduan. Publikoa zelaietan sartzeko eskaerea ez jake normala iruditzen osasun arloko profesionalei eta Bingen Zupiria Jaurlaritzako bozeroaleak argi itzi deusku Jaurlaritzaren lehentasuna herritarren osasuna dala, eta ez zelaietan publikoa sartzea.
Asteon jakin dogu Sanferminak ez dirala ospatuko. Udako beste jai batzuk be kolokan egon daitekez. Bilboko Aste Nagusiaren inguruan Udalak erabagigo dau, baina bilkura jentetsuak ez dauzela ikusten esan deusku Bingen Zupiria Jaurlaritzako bozeroaleak. Kultura arloko sortzaileek jasotako laguntzez, abesbatzek entseguak egin ahal izateko EJri egindako eskakizunaz edota Dopingaren Aurkako Euskal Agentziaz be berba egin dogu Zupiriagaz.