Elkar Fundazioak urtero banatzen dauz Elkar sariak. Ibilbide saria urtero, eta Proiektuari saria eta Joseba Jaka bekea urte birik behin, txandaka. Aurtengo Proiektuari saria Lotura Films ekoiztetxeari emon jako, `Lur eta Amets´ filmea eta telesailaren jarraipen proiektua lantzeko. Eta Ibilbide Elkar saria, barriz, Bertsozaleen alkarteak jaso dau. Joxe Mari Sors Elkar Fundazioko lehendakariak esan deuskunez, merezitako saria da honakoa, gure gizartean bertsolaritzeari lekua egin, ikusgarritasuna emon eta transmisinoa eta zabalkundea garatu dabelako.