SPRILUR erakundean Euskadiko enpresa parke, industriagune edo parke teknologikoen diseinuaz eta promozinoaz asko dakie. Une honetan Sprilurrek Euskadiko 122 enpresa gune kudeatzen dauz, azken urteetan 1.074 milioi euroko inbersinoa egin dau eta enpresa gune edo parke horreetan guztira 2.093 enpresa batzen dira. Leku horreetan 27 mila langilek egiten dabe lan. SPRILURek 25 urte bete barri dauzen honetan SPRILURen industria soziedadeen gestinorako zuzendaria Mikel Oregi konbidau dogu.
Digitalizazinoaz, Europako Funtsez, enpresa parkeen bilakaeraz edota Naval ontziolako lurren etorkizunaz berba egin dogu Mikel Oregigaz.