Abuzturako karibeko herrialde honek koronabirusaren aurkako Soberana eta Abdalá txertoak jarteko moduan edukiko dauz. Izan be Kuban bertan sortutako txerto honegaz irlan bizi diran 11 milioi kubatarrak txertatu gura dabez. Hori bai, AEBek ezarritako blokeoaren ondorioz ez dabe behar besteko xiringarik eta tresna honeek batzeko mundu mailan kanpaina berezia jarri dabe.
Euskadi-Cuba alkarteko kidea dan Jose Manzanedak azaldu deuskunez 10 milioi xiringa eskuratu nahi dabez eta horretarako boluntarioen ekarpenak eskatu dabez.