Algortako merkatariek interneten saltzeko plataformea izango dabe. Auzoan Market Place proiektu barria sortu dau Naroa Laskibar getxoztar ekintzaileak. Atari berezi bat da, merkatu baten antzeko webgunea Ziortza Azpiazu marketing arduradunak azaldu deuskunez. Atari honek Algorta auzoan dagozan denda, taberna eta jatetxeak eskainiko dauz. Algortatik hasiko dira, baina asmoa da apurka-apurka inguruko herrietara zabaltzen joatea.
Kontsumitzaileen joerea aldatu egin da azken urteetan. Auzoan Market Place honek beste plataforma handi batzukaz konparauta emoten dauezan abantailak be zehaztu deuskuz Azpiazuk. Politika oso ezbardina dauke, plataforma handiakaz alderatuz gero. Ez dabez merkatariak zapalduko, lagundu egingo deutse eta helburua auzoan erostea izango da, etxetik baina auzoko denda eta negozioetan. Gaur eta bihar proiektu honen aurkezpena egingo dabe.