Izortze Santin (EHU): "Astrazeneca hartu dabenek pauta osoa txerto beragaz osotu beharko leukie"

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia 2021ko mai. 4a, 13:40

Pfizer eta AstraZenecaren txertoak konbinetako ikerketeak aurrera jarraitzen dau. Entsegu klinikoa ondo dago informazinoa jasoteko, baina AstraZenecaren lehen dosia hartu dabenek pauta osoa AstraZenecagaz osotu beharko leukie Izortze Santin EHUko biologoaren eritxian. BioCruceseko ikertzailea be bada Santin. AstraZenecaren lehen dosia hartu daben pertsonei beste txerto bat jartzea segurua dan ala ez argitu nahi dabe entsegu klinikoagaz. 

Bien bitartean txertaketa kanpaineak aurrera jarraitzen dau, baina Santinen ustez astiro doa, arrazoi ezbardinakaitik. Bilakaera epidemiologikoari begiratuz gero, joera aldaketa txiki bat ikusi da. Alarma egoerea domekan bertan behera geratuko da, baina badagoz hartu daitekezan neurriak Izortze Santinen esanetan. Txertaketea azkartzea izango litzateke neurri horreetako bat.

Osorik irakurri