Idoia Mendia (EJ): "Espainiako Gobernuak erdibide bat hartu dau"

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia 2021ko mai. 5a, 00:00

Gaur goizean ezagutu doguzan langabeziaren datuak onak dirala azpimarratu dau EJko Lan eta Enplegu sailburuak. Idoia Mendiaren eretxian honek "aurreko hilabetetan baino egoera hobean gagozala" erakusten dau.   

Madrilgo hauteskundeetan trumpismoak irabazi dauela esan dau Mendiak. Era berean PSOEk lortutako emoitzea txarra izan dauela autortu dau baina euren hautagai oso ona zala azpimarratuta. Etorkizunean hauteskunde horreetako emoitzea ez Euskadin ezta Espainian be ez dala isladatuko berretsi dau.    

Iñigo Urkullu prestetan dabilen dekretuaz be galdetu deutsagu, Idoia Mendiak dino ezinbestean mogikortasunari oratu beharko jakola mogikortasunak oraindik be birusa hedatzen dauelako. Auzitegi Gorenera joteko aukeraz be berba egin deusku. Cantabriako presidenteak atzo egindakoa txarto iruditzen jakola esan deusku politikan konfidentzialtasuna ondo zaindu behar dan kontzeptua dala argudiatuta.

ITP Aero enpresako langileen auziaz, Lanbideren erreformaz eta genero-ikuspegiak politikan eduki beharko leuken garrantziaz be egin dogu berba EJko Lehendakariordeagaz. 

 

 

 

 

Osorik irakurri