Usansoloko Gorosibai auzoan hondakinak tratetako zabaldu gura daben lantegiaren aurkako mobilizazinoa zapatuan egingo dabe. Galdakaoko Udalbatzan aho batez agertu dira talde politiko guztiak lantegi horren kontra. Gorosibai auzo plataformako kidea dan Igor Amarikak esan deuskunez pozik dagoz proiektua ez dalako onartu baina orain beste bide batzuk zabalduko dirala uste dau.
2.500 herritarrek eta 30 alkarte baino gehiagok egin dabe lantegi horren kontra. Igor Amarikak azaldu deuskunez ez dagoz enpresaren kontra; kokapenaren aurka dagoz. Zapatuan eguerdiko 12:00etan manifestazinoa egingo dabe.