Ia urte bi pasau dira Bizkaian azkanengo emonaldia eskaini ebenetik. Astegoien honetan eta hurrengoan Muxikan izango dira, eta maiatzaren 21etik aurrera Diman. Bederatzi emonaldi eskainiko dabez herri bakotxean. Iker Galarza proiektuaren sortzaileak esan deuskunez, oso pozik dagoz orain arte jasotako erantzunagaz. Muxikako eta Dimako sarrerak dagoeneko salgai dagoz Gure Zirkuaren webgunean.