Joaquin Beltranen familia: "Gorpua aurkitu arte bilaketa lanek aurrera jarraitu behar dabe"

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia 2021ko mai. 7a, 13:44

Hamabost hilabete bete dira Zaldibarko zabortegian lur jausia gertatu zanetik. Eta Joaquin Beltran eta Alberto Sololuze beharginak hondakinen artean harrapauta geratu ziranetik. Sololuzeren gorpua aurkitu eben, baina Beltranen bila jarraitzen dabe. Astero Beltranen herrian, Zallan alkarretaratzea egiten dabe Zaldibar Argituk deituta. 

Bilaketa lanek aurrera jarraitzen dabe eta prozesu judiziala martxan dago. Zaldibar Argituk gertatu zana salatu, erantzukizunak eskatu eta familiari babesa erakutsi nahi izan deutso aldi honetan. Astero batu dira Zallan, baina atzo iragarri ebenez, hemetik aurrera hilabetero egingo dabe alkarretaratzea. Datorren astean bestalde Legebiltzarrera doaz erantzukizun eske Zaldibar Argitukoak. Atzo alkarte honetako Iker Leivagaz berba egin gendun. 

Marta Alvarez Beltranen koinateak asko eskertu dauz asteroko alkarretaratzeak eta familia jota dagoala esan euskun atzo.

Osorik irakurri