Donostian egin zan joan dan astean Bertsozale alkarteak martxan jarritako `Gerturatu eta Lau´ ekimeneko lehenengo saioa. Bigarrena, bihar 18:30ean, Bilbon izango da. `Gure Esku Legoke´ lelopean, Eneko Lazkoz, Jone Uria, Maider Arregi eta Oihana Iguaran bertsolariak arituko dira. Bertsozale alkartetik Miren Artetxek esan deusku esperimentatzeko espazioak sortzeko asmoz jaio da ekimen hau.