Durangon zapatuetako ortuko produktuen azokari bultzadea emoteko hartuemonetan dira Udala eta baserritarrak. Joan dan astean bertan batzartu ziran eta ideia batzuk aztertu dabez dagoeneko. Roman Bengoa baserritarrak honen barri emon deusku "Goizeko Izarretan" irratsaioan. Durangon zapaturo egiten dan baserritarren plaza albiste da azken aldian, euren baserrikoak ez diran produktuak saltzen dabezan baserritar gitxi batzuk dabilzalako, iruzurgileak. Joera honeen ugaritzeak beharbada eragina izan dau plazaren gainbeheran. Baina badira beste arrazoi batzuk be Bengoaren ustez.