Alarma egoerea bertan behera geratuta, momentu honetan ez daukagu neurririk, bakotxaren ardurea geratzen jaku. Hori Rebeka Ubera EHBilduko legebiltzarkidearen eretxia. Egoera honek Uberaren esanetan argi itzi dau Jaurlaritzaren estrategiak porrot egin dauela. "Egoerea ez da ona, inzidentzia tasa altua daukagu, Zainketa Intentsiboen Unidadeak beteta dagoz, osasun arloko hanainbat jarduera etenda dagoz. Eta guzti hau bideratzeko, txertaketeak lagunduko dau bai, baina neurri osogarriak beharko dira" Uberaren esanetan.
EH Bilduk lau urterako zuzendaritza barria aukeratu dau. Baikortasuna, bizipoza eta konfiantzea sortzen dauen ezkerreko alternatiba bat zuzendu nahi dau koalizinoak. Sortuko ordezkari ugari dago zuzendaritzan. Aniztasun handiagoa hobeto egongo litzakela onartu dau Rebeka Ubera legebiltzarkideak. Halan da be Uberearen berbetan azken 10 urteetan lorpen eta ekarpen handiak egin dauz EH Bilduk. Koalizinoak giza baliabide izugarriak daukazala azpimarratu dau Elgetako legebiltzarkideak.
Espetxeen antolaketa eta funtzionamenduaren ganeko eskumena jasoko dau Jaurlaritzak. Rebeka Uberaren eretxian gai honetan lan handia dago egiteko oraindik.