Lagungo fundazinoak Adi programearen bidez 300 pertsona baino gehiagori emon deutse laguntza psikologikoa. Koronabirusaren ondorioz kalte fisiko eta psikiko larriagaz geratu diranei laguntzen deutse Lagungo fundazinoan. Eusko Jaurlaritzak fundazino honen esku itzi eban Adi programearen kudeaketea. Jon Elordui Lagungo fundazinoko koordinatzailea da eta beragaz gai honetaz luze eta zabal berba egin dogu.
Telefono zenbaki batera deitu behar da laguntza hau jasoteko 688 768 218. Behin telefono zenbaki horretara deituta, balorazino txiki bat egiten dabe eta deitu dauenak behar dauen laguntzea zehazten dabe. Adi programea aurten da amaitzekoa eta urtea hasi danetik 85 lagun ingururi lagundu deutse. Istorio pertsonaletariko batzuk azldu deuskuz Jon Elorduik.