Bilbo-Urduña tren-linearen zerbitzua hobetzeko proiektu barritzailea

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia 2021ko mai. 11a, 13:37

Bilbo-Urduña tren linearen hutsuneak topau eta zerbitzu hobe baten beharra erakusteko lana egin dabe EHUko ikasle bik. Javier Castroviejo eta Alexander Perezek. Trenetarako zaletasunak bultzatuta egin dabe lana. Perezen eta Castroviejoren proposamena argia da, beharrezko geltokietan bakarrik geratuta, Bilbo, Hego Uribe eta Aiaraldea lotuko dauezan tren linea diseinatzea. Berez gaur aurkeztuko dabe proiektua, baina inkesteak zabalik jarraituko dau, informazino gehiago batu ahal izateko. Zerbitzua hobetzeko modua badagoala uste dabe Castroviejok eta Perezek. Geltoki batzuk kenduta, denpora asko aurreztuko litzatekela esan deusku Castroviejok.

Eusko Jaurlaritzak aldirietako trenak kudeatzeko eskumena hartuko ei dau hurrengo eta Javier Castroviejok ikerketa hau etorkizunean kontuan hartuko dala uste dau. 

Osorik irakurri