EHBilduk Eusko Alderdi Jeltzalea gertu nahiko leukela esan dau egunotan Arnaldo Otegik. EHBilduren koordinatzaileari Bizkaia Irratian erantzun deutso gaur goizean Itsaso Atutxa EAJko Bizkai Buru Batzarreko presidenteak. EH Bilduren jarrerea ikusita, ez dauela emoten EAJgaz akordiorako prest dagoanik.
Alarma egoerea iraganeko kontua dala esan dau Pedro Sanchezek. Eta orain txertoen sasoia dala azpimarratu dau Espainiako gobernuburuak.
Alarma egoerea ez da iraganeko kontua Itxaso Atutxa buruzagi jeltzalearen esanetan. Egoerea ez da ona oraindik, eta neurriak beharrezkoak dira Atutxaren berbetan. Bestalde Gorenaren alternatibea, hasieratik kutsatuta dagoen bidea dala dino Bizkai Buru Batzarreko presidenteak.
Bilbon aurreikusita egoan desjaubetzeari buruz Desokupa enpresa, eskuma muturreko jenteak babestutakoa dala esan deusku Itxaso Atutxa buruzagi jeltzaleak. "Matoi batzuk, makarra batzuk dira" esan dau BBBko buruak.
Mundakako alkateaz, ekonomiaz, txertoez edo CEBEK-ek atzo enpresei begira Euskadik dauen erakargarritasunaz esandakoaz be berba egin dogu Itxaso Atutxagaz.