Bidezabal Atletismo Taldea ligako azken txanpan sartuta dago. Jardunaldi bi geratzen dira, eta helburua maileari eustea da. Lehen mailan dabil azken urteotan. Bizkaiko talderik indartsuena da emakumeen atletismoan. Lekeitio, Galdakao, Abadiño eta Berangoko taldeak kidetuta daukaz. Alejandra Gonzalez Bidezabaleko zuzendaritzako kideagaz egin dogu berba Herriz Herri saioan.