Neurri gehiago aitatu deuskuz aski ezaguna dan soziologoak gaur "Goizeko Izarretan" saioan: haurreskolak doako bihurtzea, administrazinoek kontziliazinoa gehiago bermatzeko inbersinoa handitzea... Kontua da datuak arduratzeko modukoak dirala.
Jaiotze taseari jagokonean Euskadi une honetan gitxieneko historikoetan dago. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan, 1941etik erregistrau dan zifrarik bajuena da igazkoa. Pasa dan urtean 14.721 ume jaio ziren, aurreko urtean baino 697 gitxiago. Azken urteetako beheranzko joerak jarraitzen dau: 2008tik 2020ra %30 egin dau behera jaiotze-tasak. Euskadin familia bakotxak bataz beste gaur egun 1,2 ume daukaz, bataz bestekoa 2 umera be ez da heltzen.